Emakumeen eskubideen alde egin zuten atzo Plaza Zaharrean

plaentxia_com 2010ko mar. 9a, 12:14

Alderdi politikoetako ordezkariak eta udaleko langileek eutsi zioten pankartari.

 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Emakumearen Arloak elkarretaratzea deitu zuen atzo iluntzeko zazpietan martxoak 8 ospatzeko. Soraluzeko Udaleko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak pankartari eutsi zioten. Yoana Azpitarte, Emakume Batzordeko teknikaria, Maite Oregi (EAJ), Soledad del Bosque (PSOE-PSEE) eta Larraitz Lakuesta, Jose Luis Arizaga alkatea eta Roke Akizu udal zinegotzi hautetsiek.
 
Plaza Barrixan izan zen hamabost minutuko kontzentrazioa, emakume langileen lan prekaritatea salatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko indarrak batzea oraindik beharrezkoak denean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.