40 lagun inguruk egin zuten txotx sagardotegian

plaentxia_com 2010ko mar. 8a, 16:20

Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatutako sagardotegira irteeran giro bikaina izan zuten.

 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatu eguerdian zen irtetzekoa autobusa geltokitik. Aurretik ostera, gutxi izan ziren Gilako txikitoaz libratu zirenak, sagardotegira heldu arte itxaron ezin eta barrua berotzen hasi ziren zenbaitzuk. Eguerdiko 12:30ean irten zen autobuskada Astigarrigako Oiarbide sagardotegira. 
 
Bertara sartu aurretik talde argazkia atera eta barrura egin zuen segidan plaentxiatar kuadrilak. Jatekoa heldu artean estreinatu zituzten kupelak eta bazkaltzen hasi orduko sagardoak derrepentean sakabanatu zuen 40 laguneko koadrila. Batzuk txotxera eta besteak txotxetik, girorik ez zen falta izan bertan.
 
Bazkaltzeko betiko menua izan zuten, bakailao tortita, bakailaua piper berdeekin, txuleta eta postrea eta noski, sagardoa nahibeste. Postrea heltzear zegoela Unaik eta Enaitzek trikitixa eta panderoa hartu zuten eskuan eta kantu kantari aritu ziren sagardotegian giroa alaitzen.
 
Bazkalostean berriro ere denak autobusera igo eta Hernanira abiatu ziren poteotxoa egitera. Kalean gora eta behera ibili eta gero, bederatzietan itzulerako ordua iritsi eta berriro autobusera. Batzuk besteak baino hobeto egin zuten bueltako bidea, hori bai, datorren urtean errepikatzeko asmoarekin. 
 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 

 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 

{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
 

 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 

{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}