Zapatuan Iruñeko Labrit pilotalekuan eskuz binakako txapelketako finalerdietako lehen partidua jokatu zen. Pronostiko guztien kontra Gonzalez eta Laskurain 13-22 gailendu zitzaizkien Irujo eta Beroizi. Aritz Laskurain ondo aritu zen partidu guztian zehar, ondo jarrita, pilota zein jokoa atzetik zuzentzen. Zenbait komunikabidek biharamunean esan bezala, bera izan zen lauretatik onena Iruñan. Gonzalezek ere asmatu zuen Irujo mendean hartzen eta azkenean, bederatzi tantoko aldeaz urdinak garaile.
Beste bikoteetan Xala eta Zubietak lortu zuten garaipena, 13-22 Titin III eta Beroizen aurka.
Hurrengoa lehia domekan Eibarren
Plaentxiatarraren eta azkaindarraren hurrengo lehia datorren domekan izango da, martxoak 14, arratsaldeko 17:00etan, Eibarko Astelena pilotalekuan Xala eta Zubieta bikotearen aurka.
Finalderrietako bigarren garaipena lortzeko herritarren animoa eta babesa ondo baino hobeto etorriko zaizkio! Animatu domekan Lasku animatzera! EMOIXOK LASKU!
PILOTA: Asteburu goibela Sorako taldeentzako
Sorako futbolariek ia punturik lortu gabe egin dute asteburua. Erregionalek Anaitasuna liderraren aurka 3-2 galdu zuten. Modu honetara plaentxiatarrak azken aurren daude
sailkapenean, 14 punturekin, Anaitasunak ostera 45 ditu batuta.
Jubenilak eta kadeteak kopako 7. jardunaldia jokatzen ari dira. Lehenengoek 3na berdindu zuten Eibartarraken aurka. Lau punturekin 6. daude sailkatuta, liderra Ikasberri da eta 14 puntu ditu. Kadeteek ere galdu egin zuten. Aretxabaletaren aurka 1-3ko emaitzarekin eta punturik eskuratzeke itzuli ziren etxera. Bosgarren daude 4 punturekin, liderra Elgoibar da 15 punturekin.