Laskurain eta Gonzalez faboritoen gainetik

plaentxia_com 2010ko mar. 8a, 14:21

Iruñeko Labriten finalerdietako lehen partida 13-22 irabazi zien Irujo eta Beroizi.

 
 
 
 
 
 
 
Zapatuan Iruñeko Labrit pilotalekuan eskuz binakako txapelketako finalerdietako lehen partidua jokatu zen. Pronostiko guztien kontra Gonzalez eta Laskurain 13-22 gailendu zitzaizkien Irujo eta Beroizi. Aritz Laskurain ondo aritu zen partidu guztian zehar, ondo jarrita, pilota zein jokoaatzetik zuzentzen. Zenbait komunikabidek biharamunean esan bezala, bera izan zen lauretatik onena Iruñan. Gonzalezek ere asmatu zuen Irujo mendean hartzen eta azkenean, bederatzi tantoko aldeaz urdinak garaile.