Soraluzeko errealzaleek 7. urteurrena ospatuko dute

plaentxia_com 2010ko mar. 5a, 14:55

Biharko puzgarriak, buruhaundiak, dantzaldia antolatu dituzte. Domekan, Gorriti eta bere animaliak Plaza Zaharra animatuko dute.

 
 
 
 
 
 
Asteburu txuri-urdina zain dute Soraluzeko errealzaleek. Duela 7 urte Soraluzeko Txuri-Urdinak elkartea sortu zenetik urtero antolatzen dituzte ekitaldiak. Aurten ez dute salbuespenik egin.
 
Soraluzeko Txuri-Urdinen 7. urteurreneko ekitaldiak
 
ZAPATUA 6
12:00-14:00/16:00-19:00 Puzgarriak Plaza Zaharrean.
13:00 Buruhaundiak
13:30ean Bazkideen talde argazkia
14:30ean Elkarteko kideen bazkaria Txurrukan
19:00etan "Poteo mundiala" Senegalko perkusio taldearekin
23:00etan Dantzaldia "Extorsion" taldearekin
 
DOMEKA 7
11:00etan Gorriti eta bere animaliak 
12:00etan Salda eta txorizo banaketa Senegalko perkusionistek lagunduta
12:30ean Opari banaketa bazkide gazteenentzat (Errealeko bazkide txartela erakutsi beharko dute)
 
Bestalde, Soraluze Txuri-Urdinak elkarteak adierazi du martxoaren 11n Batzar Orokorra egingo dutela arratsaldeko 19:30ean Txoko tabernan.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.