Soraluzeko Emakumearen Arloak bi pelikula emanaldi antolatu ditu astebururako Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan.
Bihar "En tierra de hombres" filma emango dute Zinean gaueko 22:15ean. 2005ean estreinatu zen pelikula honek zineko Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen. Charlize Theronek betetzen du pertsonaia nagusiaren papela. Ama bakarra da, bi seme-alaba ditu eta burdin meategi batean hasiko da lanean, gizonak nagusi diren beharrean.
{mosimage} |
Domekan ostera, "Maitagarri amandrea" haur eta gazteentzako pelikula emango dute, euskeraz, arratsaldeko 17:00etan. Filme honetan Mara Wilsonek dihardu Anabelen pertsonaia hezurmamitzen. Anabelek, maitagarri amandre bat eduki nahi du eta usteko ez duen arren, desioa bete egingo zaio. Abentura zoro eta barregarriak izango dituzte biek.
{mosimage} |