Jose Ramon Elorza (Elgoibar, 1957) 1978tik dabil bere margolanak erakusten. Banaka zein taldeka, 50etik gora erakusketatan hartu du parte Euskal Herrian zein atzerrian. 1985-1986an Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen eta 1993an, Iruña Hiriko IV Margo Bienalean saritu zuten. Urte berean, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Margo Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen.
Elorzaren margolanen erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko da Oreka Art galerian eta datorren martxoaren 14ra bitartean izango da ikusteko aukera.
Elorzaren kurrikulumean margolanak ez dira protagonista bakarra, argazkilaritza zalea ere bada:
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.