Palentxi Herri Ikastetxeko jangelako langileak gaur bildu dira greba egin ala ez erabakitzeko. Azkenean, gehiengoak baietz bozkatu du eta beraz, datorren martxoaren 9tik aurrera ekingo diete, astan bi egunez, greba mugagabeari. Greba ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute EAEko kudeaketa zuzeneko eskola jangeletan bertako langileen baldintzak hobetzeko helburuarekin. Urtebete baino gehiago daramate gatazka hasi zenetik eta lan itunik gabe ia bi urte daramatzate.
Rosa Zabala, jangelako langilea:
"Denon onerako delako egingo dugu greba"
{mosimage} |
Rosa Zabala Plaentxi Herri Ikastetxeko jangelako langileak greba hau "denon onerako" izango dela azaldu du. "Gurasoentzako zein umeentzako, denon onerako da greba hau. Denon baldintzak hobetzeko egiten dugu. Begirale gehiago izanda, ume gutxiagoren ardura edukiko genuke eta arreta handiagoa eskainiko genieke umeei". Oraindik ez dakite gutxieneko ze zerbitzu eskainiko dituzten, "hori dena epaitegiek erabakitzen dute eta azken greban oso berandu jakinarazi ziguten".
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Langileen aldarrikapen nagusiak
Aldarrikapen nagusiak zerbitzua hobetze aldera egin dituzte eta eskatu dute "enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren bizkar ipintzeko jantokiak ez zabaltzearen ardura osoa".
- Txostenak lantzeko, tutoreekin hitz egiteko, lanaldia haunditzeko eskatu dute.
- Berariazko etengabeko prestakuntza izaten lehen laguntzaz, dietaz, alergiez etab.
- Ratioak jaitsiz atentzioa hobetzea eskatu dute.
- Saileko sukaldeko langileekin parekatzea eskatu dute.
{mosimage} |