Kontrargi Argazki Kolektiboak erakusketa antolatu du iaz egindako argazkiekin

plaentxia_com 2010ko mar. 2a, 13:29

Martxoaren 9tik 28ra Kolektiboko zazpi argazkilarien lanak egongo dira ikusgai kiroldegiko erakustaretoan.

 
 
 
 
 
 
Kontrargi Argazki Kolektiboak 2009 urtean egindako argazkiekin erakusketa bat antolatu du. Martxoaren 9an, eguaztena, hasiko da erakusketa eta ia hilabete osoa iraungo du kiroldegiko erakusketa aretoan, hilaren 28ra arte.
 
Argazkilariak Mikel Valero, Fernando Oregi, Julio Mendikute, Isaac Zamakola, Ekaitz Uzin, Mario Loscos, Carlos de Cos dira eta erakusketa argazki sorta anitzez osatuta egongo dela esan dute. Erakusketa aretoak ondorengo ordutegia izango du: astelehenetik barixakura arratsaldeko 19:00etatik 20:30era eta zapatu eta domeketan eguerdiko 12:00etatik 13:30era.