Fandangoa eta arin-arina ikasteko aukera Urrats Dantza Taldearekin

plaentxia_com 2010ko ots. 24a, 11:43

Eguaztenetan eta barixakuetan egingo dituzte dantza saioak Plaentxi Herri Ikastetxean.

 
 
 
 
 
 
 
 
Urrats Dantza Taldeak fandango eta arin-arin ikastaroa emango du martxoko lau astetan zehar. Astean bitan egingo dituzte saioak, eguaztenetan arratsaldeko 19:00etan eta barixakuetan 19:30ean, Palentxi Herri Ikastetxeko aretoan, goiko eskolan.
 
Bi mailatako eskolak egingo dituzte, batak oinarrizko maila izango du, ezer ez dakiteneri zuzenduta eta besteak maila aurreratua, oinarrizkoa jakin eta pausu berriak ikasi nahi dituztenentzat.  
 
Ikastaroari malgutasuna emateko, astean saio bakarrera edo bietara joateko aukera egongo dela jakinarazi du dantza taldeak. Izena emateko urratsdantza@gmail.com edo martxoko lehenengo saiora agertuz.
 
Debagoienako Trikitixa Egunean ere dantzara
Apirilaren 17an Debagoienako Trikitixa eguna ospatuko da Soraluzen eta eskualde osotik etorriko dira trikitilariak eta panderojoleak herrira. Urrats Dantza Taldeak ere bere ekarpena egingo dio egunari eta dantza taldekoak eta ikastaroan parte hartzen dutenak kalera irtengo dira dantzara.