Laskurainen garaipena Donibane Lohitzunen

plaentxia_com 2010ko ots. 22a, 11:49

Garaipen garrantzitsua lortu zuten Gonzalez eta Laskurainek Donibane Lohitzuneko Maurice Ravel pilotalekuan. Saralegi eta Apraizi 22 eta 16 irabazi zien. Hasieran, alde handi samarra atera zien Aspeko bikoteak baina gero aldea txikitzen joan zen eta Asegarcekoek 16 tanto egitea lortu zuten.
 
Jardunaldi honen ostean Gonzalez eta Laskurainek Binakako Txapelketako sailkapenean 4 puntu dituzte, Titin-Pascual eta Xala-Zubieta bikoteek adina.
(+sartu eta irakurri futboleko emaitzak)
 

Sorako kadeteek aise irabazi zioten Urkiri
Asteburuko jardunaldian Sorako Kadeteen garaipena aipatu behar da. Izan ere, erraz asko irabazi zien Eibarko Urki taldeari, 7-2 ko emaitzarekin. Hurrengo partidua adore eta indar gehiagorekin hartzeko balio izango die, Arizmendiren aurka izango da datorren domekan. 
 
Erregionalek, gutxigatik baina 2-1 galdu zuten Oriokoren aurka. Datorren domekan Eibartarraken aurka jokatuko dute Antzuolako futbol zelaian. Jubenilek deskansua izan dute joan den asteburuan eta hurrengoan berriz ekingo die partiduei. Arizmendiren aurka neurtuko dira Antzuolan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.