Atzo Kulturaren Mahaia Zinean bildu zen. Bederatzi lagunek hartu zuten parte bileran. Mikel Leundak, Udaleko Euskara eta Kultura teknikariak azaldu duenez, Udaleko 2010eko diru aurrekontuetatik ez dago diru kopuru handirik kulturarako. Horregatik, Jaurlaritzatik eta Aldunditik jasotzen den zenbatekoa ahalik ondoen erabiltzea izan zen bileraren ondorioetako bat. Horrela, kultur ekintzak egin bai, baina ahal den neurrian kostu handirik gabeko ekintzak edo ekitaldiak antolatzea izango dute helburu.
Herriko kultur taldeentzat lokalak
Bestalde, 2010erako aurreikusita dauden kultur ekintzen gida bat osatzen ari dira, bukatutakoan, Mahaiko kideei banatuko zaiena proposamenak eta ekarpenak egin ditzaten. Kultur azpiegiturari dagokionez, herriko kultur taldeen beharreri begira ipini dira. Leundak dioenez, herrian badaude zenbait lokal erabilgarri: "kiroldegi gainean gela handi bat dago, Saciako etxeetan lokala eta Udalak ere badu 50 m2 -ko lokal bat herriko kultur taldeek erabiltzeko. Orduan, hauen eskaerak zela asetu aztertu behar dugu".
Herrian, talde askok du lokal baten beharra. Kontrargi Argazki Taldeak, Urrats Dantza Taldeak, Ezoziko Ama abesbatzak, herriko musika taldeek eta pintura eskolak besteak beste. "Maisuen etxean adibidez, danborradak eta abesbatzak entseguak egiten dituzte eta nunbaitera mugitu beharko dira, hain zuzen, etorkizun batean etxe horiek alkiler sozialerako izango direlako".