Soraluzeko Iñarra harategiak etxean egindako txorizoen XIV. "Villa de Bilbao" txapelketan parte hartu zuen joan den eguenean. Sei finalisten artean Iñaki Iñarrak egindakoa aukeratu dute. Ostera, etxeko txorizo onenaren saria Bakioko Patxi Renteriak jaso du.
1997tik antolatzen da txapelketa hau eta aurtengo edizioan 99 txorizo aurkeztu dituzte. Parte hartzaileak leku askotatik joan dira: Gipuzkoatik 34, Bizkaitik 39, Arabatik 8, Kantabriatik 7, Errioxatik 5, Nafarroatik 4 eta Extremaduratik 2.
{mosimage} |
{mosimage} |
Goian Patxi Renteria aurtengo irabazlea.
Behean XIV. edizioko epaimahaia.