Olioa birziklatzeko edukiontziak ipini dituzte

plaentxia_com 2010ko ots. 17a, 12:38

Otsailaren 19an mankomunitateak olio biziklapenaren gaineko informazioa banatuko du etxe guztietan.

 
 
 
 
 
 
 
Debabarreneko Mankomunitateak sukaldeko olioa birziklatzeko hiru edukiontzi ipini ditu herrian, Errabal kalean, Olako zubi parean eta bestea Ezozi inguruan. Horrela, etxean soberan geratzen den sukaldeko olioa egongo da nora egotzi. Olioa, tetrabriketan edo plastikozko pote edo botiletan, tapoia ondo itxita bota beharko da edukiontzietara, kristalezko poteetan egotziz gero, poteak hausteko arriskua baitago.
 
Zalantza guztiak argitzeko, Mankomunitaeak datozen egunetan, triptiko bat banatuko dute herriko etxeetan nola birziklatu erakutsiko duena.