Miaketak salatzeko eskutitzak idatzi eta bidaltzeko mahaia

plaentxia_com 2010ko ots. 11a, 15:34

Soraluzeko Amnistiaren Mugimenduak salaketak bidaltzeko mahaiak ipiniko ditu bihar udaletxe azpian. Urtarrilaren 31n euskal presoen aldeko manifestazioa egin zuten.

 
 
 
 
Presoek eta bere senideek azkenaldian jasando miaketak direla eta, Soraluzeko Amnistiaren Mugimenduak espetxe zuzendariei eta Espetxe Erakundeko arduradunei salaketak bidaltzeko mahaiak ipiniko ditu datozen egunotan. 
 
Bihar, otsailaren 19an eta 20an egongo da eskutitzak bidaltzeko aukera honako ordutegian:
 
Otsailak 18: goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Otsailak 19: arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Otsailak 20: goizeko 11:00etatik 14:00etara.
Otsailaren 22an Correosera eramango dituzte eskutitz guztiak.