Gaur goizeko 9:30ean Zabaldu enpresako ordezkariak eta obrako arkitektua Ezoziko futbol zelaian izan dira Jose Luis Arizaga alkatearekin beharrezko neurketak egiten. Lanak datorren astean bertan hastea aurreikusten dute eta lau hilabeteko epean amaituko direla, ekaina aldean.
{mosimage} |
Lanen aurrekontua 800.000 eurokoa da, 400.000 Soraluzeko Udalak ipiniko ditu, 250.000 Aldundiak eta150.000 Gipuzkoako Futbol Federazioak. Lan hauekin zelaiaren egoera kaskarra hobetu nahi da, belar artifiziala ipini, argiketa instalazio berria, ura eta aldagela modularrak ezarri.
{mosimage} |