Aratusteetako argazkiak jasoko ditugu

plaentxia_com 2010eko otsailaren 8a

Bidali zuen mozorroen eta aratusteetako jaien argazkiak eta guk zintzilikatuko dizkizuegu!

 
 
 
 
 
 
Aratusteetako mozorroak prest al dituzue? Zapatua gerturatzen ari da eta honezkero edukiko duzue ideia originalen bat. Plaentxia.com-ek ere mozorro festan presente egon nahi du eta horregatik, zuen mozorroen argazkiak jasoko ditugu gero MEDIATEKAn zintzilikatzeko.
 
Zuek, bidali eta guk eskegi. Zeinen erraz!
 
Gainera, aratusteen hurrengo Pil-pilean aldizkarian ere argitaratuko ditugu iñauterietako argazkiak.
 
Bidali zure mozorro argazkia plaentxia@pilpilean.com edo aldizkaria@pilpilean.com helbidera. Bestela, gure egoitzatik pasa goizez, 14:00ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.