Atxotegi eta Bengoetxea Lezamako Torneoko txapeldun

plaentxia_com 2010ko ots. 8a, 13:13

Elorrixoko Azpiri eta Ataungo Albisuren aurka 22-21, estu-estuan irabazi dute txapelketa. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Lezamako eskuz binakako Txapelketa barixakuan amaitu zen eta txapeldunak Atxotegi plaentxiatarra eta Bengoetxea eibartarra izan ziren. Txapeldunordeak berriz, Elorrixoko eta Ataungo Azpiri eta Albisu izan ziren.
 
Hasieran, partidua nahiko orekatuta joan zen, 14-12 Atxotegi eta Bengoetxea aurretik zirela. Ondoren, 14tik 21era aldatu zuten markagailua, 7 tantu bata bestearen atzetik eginez. Hala ere, aurkariek ere gogor jardun zuten eta beste 9 tantu eginda 21na geratu ziren, nor baino nor. Azken tantua baina, Atxotegik eta Bengoetxeak egin zuten eta hala irabazi zuten 22-21 Lezamako Torneoko txapela.
 
Bestalde, txapelketako pelotari onenari saria Bengoetxea eibartarrak jaso zuen. 
 
{mosimage}