Futbolari dagokionean asteburu petral samarra izan da Sorarentzat. Erregionalek eta Kadeteek puntu bana lortu dute eta Jubenilek berriz, bat ere ez. Antzuolako Estalan jokatu zuten Erregionalek Aretxabaletaren aurka, 1-1 berdinduz. Hurrengo jardunaldia, 20.a dagoeneko, Oriokoren aurka jokatuko dute datorren zapatuan.
Sorako Kadeteek ere berdindu egin zuten 3-3 Eibartarraken aurka. Hurrengo asteburuan Urki hartuko dute Antzuolan. Jubenilek berriz 0-3 galdu dute Urkiren aurka. Hurrengo asteburuan ez dute partidurik izango, indarrak
berreskuratzeko aukera izango dute beraz.
Gonzalez eta Laskurainen porrota
Eskuz binakako txapelketako finalaurdenak aurrera doaz eta bi partidu
gehiago jokatuta, finalaurrekoetako ligaxka hasiko da. Joan den asteburuan Berasaluze VIII eta Begino bikoteak 22-14 irabazi zioten Gonzalez eta Laskuraini, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatutako partiduan. Hurrengo lehia domekan izango dute, Bengoetxea VI eta Beloki bikotearen aurka.