Pop olatua Oreka Art galeriara

plaentxia_com 2010ko ots. 5a, 14:00

Victor Arrizabalaga mañariarrak Pop Art mugimenduan oinarritutako erakusketa ipiniko du. "LLuvia de estrellas" V. Arrizabalagaren artelana

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oreka Art galeria ireki zenetik sekulako eskaintza kulturala ekarri du herrira. Hurrengo erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da. Beraren atzean artista ezaguna dugu, Victor Arrizabalaga, Plaza Barriko eskulturaren egilea bera. Oraingoan, Pop Art mugimenduan oinarritutako erakusketa batekin datorkigu eta gaur arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da. 
 
Victor Arrizabalagari buruz
Mañarian 1957an jaioa, Durangon bizi da egun. 1980ko hamarkadan hasi zen erakusketen bidez bere lana ezagutzera ematen. Hamarkada horretan pintura jorratu zuen gehien eta ondoren etorriko ziren eskulturan lanak. Euskal Herriko hiriburu eta herri gehienetan ikusi ahal izan dira bere lanak eta baita kanpoan ere, Madrilen, Salamancan, Santanderren, Gijonen, Alakanten, Sevilla, Almerian, Valentzian eta Oporton.
 
Fernando Golvano arte kritikoak berari buruz esana : "Arrizabalagaren jarrerak transzedentzia eta metafisika ezberdinak baztertzen ditu eta espresio-sintaxi berriaren bidez, pop-a gogora ekartzen duten lanak bikain birsortzen ditu. Sarritan, Amerikako Estatu Batuetako pop-aren eredu eta oihartzun keinuak nabari dira: Roy Lichtenstein eta Tom Wesselman".
 
 
{mosimage} 
 Victor Arrizabalaga eta Uxoa Zumeta "Solasean" eskultura Plaza Barrian ipini zutenean.