Lehen eta Derrigorrezko Hezkuntzako matrikulazio epea zabalik hilaren 12ra arte

plaentxia_com 2010ko ots. 3a, 12:31

Matrikulazioa ikastetxe bakoitzak zehaztutako ordutegiaren barruan egin beharko da.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Plaentxi Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak eta Soraluze BHI Institutuak matrikulazio epea zabaldu dute. Hilaren 12a bitartean egongo da haurrak matrikulatzeko aukera. Ikastetxe bakoitzak bere matrikulazio ordutegia du:
 
Plaentxi LH matrikulazio ordutegia
Astelehen eta martitzenetan, 14:00etatik 16:15era.
Eguen eta barixakuetan, 09:00etatik 12:30era.
 
Dokumentazioa:
-Ikasleari dagokion familia liburuaren orriaren fotokopia bat aurkeztu behar da. Baita aita eta amari dagokiena ere. 
-Gurasoen N.A.N. edo atzerritarren A.I.Z.
-Familia helbidearen erroldagiria, Udalak luzatutakoa.
-Osasun kartila zuriaren fotokopia, haurra agertzen den kartila. 
 
Soraluze BHI Institutuko ordutegia
Astelehen, martitzen eta eguenetan, 09:00etatik 12:30era.
Eguazten eta barixakuetan, 09:00etatik 13:30era.
 
Dokumentazioa:
-Familia liburuaren orriaren fotokopia.
-Datorren haurraren N.A.N.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.