Asteburuko "Elkartasun uholdean" identifikatuak eta "traba ugari" izan dituztela salatu dute

plaentxia_com 2010ko ots. 1a, 13:59

Zapatu goizaldean Ertzaintzak pankartak eta kartelak kendu eta panel informatiboa puskatu zuela salatu dute.

 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Amnistiaren Aldeko mugimenduak "elkartasun uholdea" egin du joan den asteburuan eta hamar lagunek gose greba egin dute udaletxean EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak deitutako baraualdiarekin bat eginez.
 
Baraualdiak iraun duen egunetan Ertzaintza gainean izan dutela salatu dute: "Zapatu goizaldeko 02:30ak aldean Ertzaintzak panel informatiboa kendu, puskatu eta gainera bertan laga zuten. Beste kartel eta pankarta guztiak ere kendu egin dituzte". Horrez gain, egin diren elkarretaratzeetara hurbildu eta bost lagun identifikatu dituzte. 
 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
 
1go argazkia: Panel informatiboa puskatu eta lurrean botata aurkitu zuten.
2. argazkia: Udaletxean eskegitako kartela. 
3. argazkia:  Domekan, euskal presoen aldeko manifestazioa egin zen.
4.argazkia: Zapatuko enkartelada Ertzaintzaren begidarapean.