Soraluzeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hainbat ekimen antolatu dituzte barixakutik aurrera, herrian "elkartasun uholdea" sortzeko. Izan ere, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak astebeteko baraualdia egiten dihardu, tartean Lurdes Txurruka eta Peio Etxeberria soraluzetarrak.
Soraluzen ere ekimen horiekin bat egingo dute. Urtarrilaren 29an, barixakua, iluntzeko 20:00etan enkartelada egingo dute Plaza Barrian. Ondoren, itxialdiarekin batera baraualdiarekin hasiko dira.
Zapatuan berriz, goizeko 11:30ean mahai ingurua egingo dute herriko eragile zein norbanakoekin. Eguerdiko 13:00erako enkartelada antolatu dute Gilako zubian. Arratsaldeko 19:30ean berriz, giza katea egingo dute Plaza Barrian eta amaieran bideo emanaldia izango da bertan.
Domekan, baraualdia amaituko dute eguerdiko 13:00ean. Ostean, manifestazioa egingo dute.