Valentziako Aaacema eta Ezoziko Ama abesbatzek kontzertua eskainiko dute bihar

plaentxia_com 2010ko urt. 22a, 13:49

Iluntzeko 20:00etan hasiko da abesbatzen kontzertua zinean. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar iluntzean Valentziako Aaacema eta Ezoziko Ama abesbatzek kontzertua eskainiko dute zinean. 
 
Aaacema abesbatzak emango dio hasiera ekitaldiari, hamaika kantuz osatutako programarekin. Ondoren Ezoziko Ama abesbatzak abestuko du. H. Slavaren "Panic Angelus" klasikoa eta beste kantu modernoago bat, Mecano musika taldearen "Hijo de la luna", eskainiko dituzte besteak beste.
 
Aaacema siglen atzean, Asociacion de Antiguos Alumnos del Colegio Armi dago eta 2005ean sortu zen aipatu elkartearen barruan. Valentziako abesbatza Ezoziko Amak gonbidatuta dator Soraluzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.