2010eko aratusteak gero eta hurbilago daude. Hilabete baino gutxiago falta da mozorro festarako eta Soraluzeko Udalak aurtengo aratusteak prestatzeko bilera egingo du, datorren astelehenean, hilak 25, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko saio aretoan.
Bilerak aurtengo egitaraua prestatuko duen lan-taldea osatzea izango du helburu. Aurten, aratosteetako eguena otsailaren 11 den arren, ohikoa denez Soraluzen zapatuan hasiko dira ospakizunak, otsailaren 13an eta 16ra arte, martitzenera arte luzatuko dira. Egitarauaren berri izan bezain laster plaentxia.com-en argitaratuko dugu.