Goizeko 11:00etarako aurreikusita bazeuden ere, eskulturak apur bat beranduago iritsi dira. Victor Arrizabalagaren "Solasean" eskultura Plaza Barrian ipini dute eta Oreka Art galeria ondoan Arturo Andraderena.
Arrizabalagak azaldu duenez, "Solasean" eskultura lagunen arteko solasaldiaren metafora bat da: "Gizabanakoak ingurukoengan duen beharra irudikatzen duena". Eskulturaren materialari dagokionez, altzairu karbonoz eginda dago.
{mosimage} |
Artistarekin batera egon dira, Jose Luis Arizaga alkatea, Mikel Leunda Kultura eta Euskara teknikaria, Oreka Art galeriako Alberto Ramirez eta Uxoa Zumeta, Jose Luis Zumeta margolariaren alaba, Arrizabalagarekin elkarlanean obra grafikoak editatzen dituena, baita grabatuak eta serigrafiak egin ere.