Gonzalez eta Laskurain Iruñean irabazle

plaentxia_com 2010ko urt. 18a, 11:28

Joan den zapatuan Gonzalez eta Laskurainek 22 eta 9 irabazi zuten Beloki eta Bengoetxea VI bikotearen aurka, Iruñako Labrit pilotalekuan, VIII. Binakako Txapelketaren barruan jokatutako partiduan. Txapelketak datorren hilaren 24an jarraituko du eta Gonzalez eta Laskurain Olaizola I eta Patxi Ruizen aurka neurtuko dira.
 
Futbola 
Bestalde, futbolari dagokionean, Sorako erregionalek ere zapatuan jokatu zuten eta 2 -3 galdu zuten Mutrikuren aurka. Hurrengo neurketa datorren zapatuan jokatuko da, hilak 23, Zestoaren aurka. Sailkapenari begiratuta, Erregionalek 18 puntu dituzte eta hamaikagarren daude. Zestoako taldea berriz, postu bat beherago dago, hamabigarren, 17 puntu batuta.