Gonzalez eta Laskurain Iruñean irabazle

plaentxia_com 2010ko urt. 18a, 11:25

Joan den zapatuan Gonzalez eta Laskurainek 22 eta 9 irabazi zuten Beloki eta Bengoetxea VI bikotearen aurka, Iruñako Labrit pilotalekuan, VIII. Binakako Txapelketaren barruan jokatutako partiduan. Txapelketak datorren hilaren 24an jarraituko du Gonzalez eta Laskurainentzako eta Olaizola I eta Patxi Ruizen aurka neurtuko dira.
 
Bestalde, futbolari dagokionean, Sorako erregionalek ere zapatuan jokatu zuten eta 2 -3 galdu zuten Mutrikuren aurka. Hurrengo neurketa datorren zapatuan jokatuko da, hilak 23, Zestoaren aurka. Sailkapenari begiratuta, Erregionalek 18 puntu dituzte eta hamaikagarren daude. Zestoako taldea berriz, postu bat beherago dago, hamabigarren 17 puntu batuta. 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.