Igerilekua astelehenean zabalduko da berriz

plaentxia_com 2010ko urt. 13a, 16:15

Nahiz gaur zabalduko zutela esan genuen, azkenean astelehenean zabalduko dutela jakinarazi digute.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kiroldegiko igerilekua erabilgarri egongo da astelehenetik aurrera. Gaizki ulertua egon da eta gaur beharrean astelehenean zabalduko da. Ekainean itxi zuten igerilekuko aldageletako obrak egiteko eta ondorioz, igerilekua eta aerobikeko gelak itxita egon dira. Lanak amaitu bitartean, igerian egin nahi izan duenak Bergarako kiroldegira joan behar izan du.
 
Uretako ekintza berriak
Astelehenetik aurrera beraz, herriko igerilekua erabili ahal izango da. Gainera, otsailetik aurrera uretako ekintza berriak praktikatzeko aukera egongo da:
-Aquagym
-Haurtxoen igeriketa
-Haurren igeriketa
-Helduen igeriketa
-Ur jolasak
 
Ate irekiak eta abonoak
Bere garaian azaldu bezala, urtarrilaren18tik 29ra ate-irekiak antolatu dituzte jarduera berriak probatzeko. Ate irekietan izena emateko epea urtarrilaren 15ean, barixakuan, amaituko da. Urtarrilaren 4tik kiroldegiko urteko abonoa ateratzeko aukera dago. Aurreko urtetik abonua dutenek ere, berria egin beharko dute.