Gaur arratsaldeko 19:00etan "Azpiegitura eta ekonomia" izeneko hitzaldia emango dute Gaztetxean. Ekitaldi honen atzetik, domekan Hamabostaldia bere amaierara iritsiko da.
Bihar, eguena, herriko sortzaileen laburmetraiak ikusteko aukera egongo da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lehenengo, "Puagh, animal racional" laburmetraia eskainiko dute eta ondoren herritarren beste lan batzuk emango dituzte.
Asteburura begira, kontzertu mordoa eta afari begetarianoa antolatu dituzte. Barixakuan, Norman eibartarrek eta PAM ermuarrek rock doinuak ekarriko dituzte Soraluzera.
{mosimage} |
{mosimage} |
PAM eta Norman.
{mosimage} |
{mosimage} |
Zapatuan berriz, Des-kontrol eta Orreaga 778 taldeen OI! doinuak entzuteko aukera egongo da. Asteburua amaitzeko, domekan afari begetarianoa antolatu dute arratsaldeko 20:30erako. Ostean, pelikula emanaldia izango da.