Kulturaren mahaia eguenean bilduko da zinean

plaentxia_com 2010ko urt. 12a, 14:03

Mahaiko kideek herritarrak animatu nahi dituzte egueneko mahaian parte hartzera. 

 
 
 
 
 
 
 
 
Kulturaren mahaia eguenean bilduko da berriz, zinean, arratsaldeko 19:00etan. Besteak beste, antzokiaren inaugurazioa noiz egingo den zehaztuko dute eta herriko kultur elkarteen erregistroa sortu nahi dute, elkarteen informazio eguneratua izateko. Horrez gain, kultur elkarteekin bilera bat egiteko asmoa dute lokalen beharren azterketa bat egiteko. Gainera, herriko kultur eskaintza areagotze aldera, kultura ekitaldien egutegi bateratua egiteko asmoa dute. 
 
Mahaiko kideek gogoratu nahi dute edonork har dezakeela parte bileretan, herriko kulturari bultzada bat eman, ideia berriak bota eta ekarpenak egiteko gogoa duen oro.