Kale izendegien plakak aldatuko dituzte

plaentxia_com 2010ko urt. 8a, 14:06

Datozen egunotan kaleen izenak zuzen idatzita dauden plakak lehengoengatik aldatuko dituzte.

 
 
 
 
 
 
Euskaltzaindiari aholkua eskatu eta gero, Soraluzeko Udalak herriko zenbait kaleren izenen plakak aldatuko ditu. Kaleen izenen idazkera zuzenena erabaki ondoren. Aldatuko diren kale izenak ondorengoak dira: 
 
-Estaziño kalea
-Gabolats kalea
-Errekalde kalea
-Errabal kalea
-Ezozibidea
-Sagarrerreka kalea
-Gipuzkoa etorbidea
-Sagarrerreka auzoa
 
Modu berean, udalak jakinarazi du herritarrei postontzian paper informatiboak banatuko zaizkiela "komeni delako izen berriak denok berdin erabiltzen hastea ".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.