Plan B, Los Cretinos eta Peachy Joke bihar Gaztetxean

plaentxia_com 2010ko urt. 7a, 12:46

22:30etatik aurrera, rock, garage eta punk doinuekin gozatzeko aukera egongo da. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar gauerako plan polita prestatu dute Gaztetxean. Hiru musika talde zuzenean ikusteko aukera egongo da eta dantzarako gau aproposa izango dela dirudi, taldeen musika entzutearekin nabaritzen da hori: powerpop, rock, garage zein punka, entzule desberdinen gustukoa izango da biharkoa, seguru.
 
 
Plan B Donostia eta Pasaiatik datorren taldea da. Mundu gitarra eta ahotsean, Karlos baterian eta Aitor baxuan, powerpop, rock eta punk estiloekin definitzen dute euren musika myspacen.
{mosimage}
 
 
Los Cretinos Arrasatetik datoz garage, rock eta punk doinuekin. 2002an sortu eta 2003an igo ziren lehenengoz taula gainera. 2005ean "Arranca el coche!!" lehen diskoa kaleratu zuten. 2008an "Crazy Party" grabatu zuten eta laster ikusiko du argia. Entzun Los Cretinos myspacen.
{mosimage}
 
 
Azken taldea Peachy Joke tolosarrek osatzen dute. Bost gaztek rock, garage eta blues doinuak joko dituzte. Maketa bat kaleratu zuten eta iaz, "The grey reville" diskoa argitaratu zuten. Laster ikusiko du argia "Kindergarten's Flight" azken diskoak. Bien bitarteko lana entzuteko sartu Peachy Joke-ren myspacen.
{mosimage}