Bihar gauean Gaztetxeko Hamabostaldi Kulturalaren egitarauaren barruan hardcore kontzertu bikoitza izango da Fly Shit eta Burux Lee taldeen emanaldiarekin.
Fly Shit 1996an sortu zen Bergaran. Lau lagunek osatzen dute, Ander (gitarra), Osto (baxua), Seti (ahotsa) eta Eloy plaentxiatarra (baterian). Taldearen "Bizitza...baina nola bizi?" azken lana internetetik jaisteko aukera ipini dute euren myspace orrian.
{mosimage} |
Fly Shit
Aurretik, 2001ean Fly Shit argitaratu zuten eta horrez gain, hainbat kolaborazio egin dituzte beste talde batzuen eta ekimenen alde.
Burux Lee taldea Zarauztik dator. 2007 urtean sortu zen eta lau dira taldekideak, Joxema, Eneko, Maka eta Albizu. Pasa den udan Europan zehar musika bira bat antolatu zuten Humilitate taldearekin batera eta Frantzian, Herbeheretan, Alemanian, Plonian, Txekiar Errepublikan eta Suitzan jo zuten.
Bi taldeek hardocore eta punk doinuak eskainiko dituzte.