Erregeak bihar iluntzean iritsiko dira Soraluzera

plaentxia_com 2010ko urt. 4a, 11:40

Mesedeetako Amaren egoitzatik pasa ondoren, Txurrekendik 19:00etan irtengo da Errege Magoen kabalgata. 

 
 
 
 
 
 
 
Gabonetako oporren amaiera gero eta gertuago dago eta azken ospakizuna bihar iluntzean izango da Errege Magoen bisitarekin. Hasteko, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Mesedeetako Amaren egoitzan izango dira opariak banatzen arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
 
{mosimage} 
 
 
 Ordu bete beranduago, arratsaldeko 19:00etan Erregeen Kabalgata Txurruken auzotik irtengo da eta kalez-kale joango da eliza atariraino. Bertan, herriko ume guztiek hitz egin ahalko dute hiru pertsonaia magikoekin OIentzero eta Mari Domingirekin egin bezala.
 
Bergarara joan-etorria egiteko autobus zerbitzu berezia
Bihar gauean Bergarara joan nahi duenak autobus zerbitzu berezia izango du gau osoan. Bergarara lehen autobusa 00:15etan izango da, ordua eta 15 minuturo goizeko 5:15ak artean; itzulerako lehenengo gaueko autobusa 00:25etan izango da, ordua eta 25 minutuoro; azken autobusa 06:25ean izango da.
 
SORALUZE-BERGARA BERGARA-SORALUZE
00:15
00:25
01:15
01:25
02:15
02:25
03:15
03:25
04:15
04:25
05:15
05:25