Xake Txapelketako sari nagusia Joxean Iñurrietarentzako

plaentxia_com 2009ko abe. 21a, 14:52

Atzo, Arrano tabernan xake txapelketa jokatu zen. Bi finalistak Joxean Iñurrieta eta Jon Elduayen izan ziren; azkenean, Iñurrietak irabazi zuen txapelketa. Hala ere, biak saritu zituzten Txurrukan afari batekin eta irabazleak gainera, marmolezko xake taula bat eraman zuen etxera.

 
FUTBOLA 
Asteburuko elurrak eta izotzak, herriko futbol taldeen partiduak jokatzea eragotzi du. Horrela, asteon jokatuko dituzte, ondorengo egun eta zelaietan:
 
Eguaztena 23, 19:30ean, Azpeitian
Lazkao - Sorako Erregionalak
 
Zapatua 26, 11:00etan, Antzuolan
Sorako Kadeteak - Lagun Onak
Sorako Jubenilak - Urki
 
PELOTA
Aritz Laskurainek Eibarko Astelenan jokatu zuen atzo arratsaldean. Olazabalekin bikote, 15 tantotan geratu ziren: 
Berasaluze IX - Beroiz 22
Olazabal - Laskurain 15

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.