Datorren abenduaren 28an beste norabide aldaketa bat ezarriko da herrian: Ibilgailuek ezingo dute Erregetxetik behera egin. Horrela, orain bi norabide dauden lekuan, bakarra geratuko da, eta ibilgailuek behetik gora baino ezingo dute egin.
Modu honetan, frontoian aparkatu nahi duenak Kalebarren edo Santana kaletik joan beharko du. Halaber, frontoitik ezingo da zubi nagusira joan, beraz, behetik-gorakoa izango da norabide bakarra.
{mosimage} |
Norabide aldaketa hilaren 28an gauzatuko da, goizeko 08:00-09:00ak aldean, trafiko seinaleak aldatutakoan.
Gabonetan herri barrua peatonalizatuko da
Horrez gain, Udaltzaingoak jakinarazi du hilaren 24 eguerditik 28ra bitartean, herri barrua autoei itxiko zaiela. Abenduaren 31 arratsaldetik urtarrilaren 4ko goizera bitartean ere oinezkoentzat gaituko da erdialdea. Azkenik, erregeen kabalgatarako urtarrilaren 5ean, arratsaldez, erdialdea itxiko da urtarrilaren 7ko goiza bitartean.