"Emakumeen Topagunea" eguenean bilduko da helburuak eta ekintzak adosteko

plaentxia_com 2009ko abe. 15a, 12:32

Bilera udaletxeko saio aretoan izango da arratsaldeko 19:00etan.

 
 
 
 
 
 
 
Joan den abenduaren 2ko Udalbatzan onartu zen "Soraluzeko Emakueen eta Gizonen Berdintasunerako I Plana" eta datorren egunenean, abenduak 17, "Emakumeen Topagunea" bilduko da Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 19:00etan. Bertan, urteko programa operatiboak egin eta planaren arlo bakoitzeko lehentasunezko helburu edo ekintzak adostuko dituzte. 
 
Emakumeen Topaguneak herritarrak animatu nahi ditu egueneko bileran parte hartu eta ekarpenak egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.