Gaur hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Euskaldunon Egunkariaren aurkako epaiketa. Elkartasun adierazpenak etengabe heldu zaizkie bost auzipetuei eta Soraluzeko Euskalgintzak ere bere ekarpena egin du ondorengo ekimenak antolatuz:
Abenduaren 17an, eguena, Zinean bideo emanaldia eta tertulia egingo dira. Abenduaren 19an, zapatua, Kantu Jira egingo da 12:30ean Plaza Barritik irtenda. 13:30ean talde argazkia aterako da Plaza Barrian.
Azkenik, Bilbon Euskaldunon Egunkariaren aldeko manifestaziora joateko autobusa 15:30etan irtengo da Gilatik.
Autobusean joan nahi duenak eman dezala izena Iratxo gozodendan, Pil-pilean Euskara Elkartean edo deitu/idatzi 943 75 13 04 edo koordinazioa@pilpilean.com -era.
{mosimage} |
Antolatzailea Soraluzeko Euskalgintza (Pil-pilean Euskara Elkartea, EHE eta AEK)