Umeen danborradako argazkiak erakusketa aretoan

plaentxia_com 2009ko abe. 11a, 14:44

Carlos de Cos, Mikel Valero eta Mario Loscosen argazkiak dira.

 
 
 
 
 
 
 
Kontrargi Argazki Taldeak Santiago-Santana Jaietako haurren danborradako argazkien erakusketa antolatu du. Gaur hasi eta hilaren 31 bitartean ikusgai egongo da erakusketa kiroldegiko erakustaretoan. Guztira, 38 argazkik osatzen dute erakusketa eta Mario Loscos, Mikel Valero eta Carlos de Cos izan dira argazkilariak.
 
Erakusketako argazkiak erosteko aukera badago, (40 x 50 neurriko argazkiak 15 eurotan). Salmentatik ateratako dirua haur danborradari emango dio Kontrargik.  
 
Erakusketa Aretoko Ordutegia:
Astelehenetik barixakura: 19:00etatik 20:30era.
Zapatu eta domeketan: 12:00etatik 13:30era. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.