"Marika de Playa" antzezlana gaur zinean

plaentxia_com 2009ko abe. 11a, 13:59

Gabeko 22:15eko antzerkian Patxi Perez eta Mila Espiga aktoreak arituko dira.

 
 
 
 
 
 
 
Gaur gaueko 20:15ean "MARIKA DE PLAYA" antzezlana izango da zinean, gazteleraz. Zinea zabaldu zenetik bigarren antzerkia da. Ana Perezek zuzendutako lanean, Patxi Perez eta Mila Espiga aktoreak ageri dira.
 
Antzezlanak Victorren bizitza kontatzen du, finean adin-krisia, krisi pertsonala eta bikote-krisia duen 40 urteko gizona da. Egoera hori apurtzera dator Marta, eta ondorioz, bakardadeak eta konpainia nahiak topo egingo dute.
 
 
{mosimage} 
 
 
Hurrengo antzezlana "Dígaselo con valium" izango da, abenduaren 18an ordu berean. Antolatzailea Udaleko Berdintasun Saila da.