Jesus Txurrukaren margolanak Oreka Art aretoan

plaentxia_com 2009ko abe. 9a, 15:43

Barixakuan zabalduko da bere artelanez osatutako erakusketa.

 
 
 
 
 
 
 
 
Badira 40 bat urte Jesus Txurruka soraluzetarrak margotzeari ekin ziola. Bere lanean protagonista Soraluze da, hau da, bertako paisaiak, erretratuak zein figurak osatzen dute Txurrukaren lana eta hainbat teknika erabiltzen ditu oleoa, pastela, luma, dibujoa, etab.
 
Barixakuan inauguratuko da erakusketa, arratsaldeko 19:00etan Oreka Art aretoan eta hilaren 20ra arte egongo da ikusgai.
 
  • Oreka Art: ordutegia 
-Astelehenetik barixakura arratsaldez, 18:30etatik 20:30etara;
-Zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara;
-Domeketan, 12:00etatik 14:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.