Dependentzia legeari buruzko hitzaldia izango da bihar Itxaropenan

plaentxia_com 2009ko abe. 8a, 17:03

Arloko laguntza ekonomikoez eta zaintzaile kotizazio eskubideaz hitz egingo dute Jubilatu etxean, 15:30etan.

 
 
 
 
 
 
Bihar, arratsaldeko 15:30etan, Solidaridad Intergeneracional-ek antolatuta, dependentzia legeari buruzko hitzaldia emango dute Soraluzeko Itxaropena Jubilatu etxean, euskeraz.
 
Solidaridad Intergeneracional Zamorako (Espainia) estatu mailako adinduen eta beren senideen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Landa eremuko udalerrietara Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa zabaltzeaz arduratzen da beste zeregin batzuen artean. Aurten Gipuzkoan, Gipuzkoako EHNEren laguntzaz, Dependentzia legeari buruzko hitzaldiak ematen hasi dira.
 
Hitzaldiko gaiak eta edukiak:
-Arloko laguntza ekonomikoei buruzko informazioa
-Dependentzia balorazio prozesua
-Eskaera bideak eta dokumentazioa
-Zaintzaileen kotizazio eskubidea
-...
 
Horrez gain, zaintzaileei bideratutako ikastaroak emango dituzte, urtarrila eta otsaila bitartean. Baita informatika ezagutzari lotutako ikastaroak ere. Informazio gehiagorako: