Bertso Final Nagusirako autobusa Gilatik irtengo da

plaentxia_com 2009ko abe. 8a, 14:03

Datorren domekan jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia BEC-en.

 
 
 
 
 
 
 
 
Datorren domeka abenduaren 13a da; lau urtean behin errepikatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Sarrerak erretiratu zituzten dendetatik, baina internet bidez sarrera mordoa saldu dela diote antolatzaileek.
 
Finala Barakaldoko BEC-en izango da eta ia 3000 lagun autobusez bertaratuko dira finalera Bertsozale Elkarteak antolatutako autobusetan. 
 
Gilako zubian, goizeko 08:10ean 
Soraluzetik ere irtengo da autobus bat: goizeko 08:10ean, Gilako Zubian. Antolatzaileek ordua baino lehen bertan egoteko eskatu dute.  
 
Aurtengo finalistak ondorengo zortzi bertsolariak izango dira: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.