12 urteren ostean, "Ate Joka" antzezlanak zine aretoa zabalduko du

plaentxia_com 2009ko abe. 4a, 14:09

Begoña Bilbaoren antzezlana gaueko 22:15ean izango da. Komedia arin eta entretenigarria da.

 
 
 
 
 
 
 
Hamabi urte luze joan dira zine aretoa azkenengoz erabili zenetik. Orain, herriko kultur eragileek hainbestetan eskatutako kultur guneak bere ateak irekiko ditu. Soraluzeko Kultura batzordeak antolatutako antzerki zikloa gaur hasiko da Begoña Bilbaoren "Ate Joka" antzezlanarekin. Aktoreak Sara Cozar, iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar dira, aurpegi ezagunak.
 
{mosimage}

Hurrengo antzezlana,"Marika de Playa", abenduaren 11n izango da. Zikloa abenduaren 18an itxiko da "Dígaselo con valium" Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako antzerkiarekin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.