Atzo eguerdiko 13:20an N-634 errepidean, Maltzaga
parean Opel Astra batek eta Opel Movano batek elkarren aurka talka egin
zuten.
Opel Astran bi plaentxiatar eta azkoitiar bat zihoazen.
Bidaiarietako bik (20 urteko A.M.F. azkoitiarra, eta 18 urteko J.P.I.
soraluzetarra) zauriak jasan zituzten eta Mendaroko Ospitalera eraman
behar izan zituzten. Hirugarrena, 18 urteko I.P.C. izeneko soraluzetarra, zauri
larriekin Donostiako Ospitalera eraman zuten eta zainketa berezien gelan
dago.
Atzoko istripuak auto ilada luzeak eragin zituen. Trafikoa moztu egin
behar izan zuen Ertzaintzak eta suhiltzaileak joan behar izan zuten
autoan harrapatutako lagunak ateratzeko. Ordu batera, bide bat zabaldu
zen eta beste ordu bat beranduago trafikoa guztiz berrezarri zen.