Berdintasun Plana biharko plenoan bozkatuko da

plaentxia_com 2009ko abe. 1a, 13:55

Aztergaien artean hauek: Ordenantza fiskalak onartzea, futbol zelaiaren behin betiko esleipena, kanpoko bi igogailu publiko jartzeko espedientea onartzea, eta lau mozio.

 
 
 
 
 
Bihar arratsaldeko 19:00etan Udalbatzarra izango da udaletxeko saio aretoan eta bertan bozkatuko da, "2009-2012 urte bitarterako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana". Soraluzen ezargarria izateko hamar puntutan banatzen da plana, esate baterako, eremu teorikoa eta lege eremua, metodologia, plana ezartzeko neurriak, helburuak eta ekintzak.
 
Horrez gain, hizpide izango dituzte ondorengo gai hauek:
-Ezoziko futbol zelaiaren behin betiko esleipena.
-Ordenantza fiskalen aldaketa onartzea. 
-Kanpoko bi igogailu publiko ipintzeko kontartazioaren espedientea: Zeleta kaleko eta Plaza Zaharreko bi igogailu publiko ipintzeko lanak burutzeko 23 klausulako proiektua.
-Erregetxeko lursailaren lagapena onartzea.
 
Mozioak 
Lau mozio aurkeztuko dituzte biharko plenoan. 
-Udal Gobernu Taldea: kiroldegi gaineko obren ingurukoa.
-Udal Gobernu Taldea: Gazte Mugimenduaren aurkako Espainiar Estatuaren azken erasoaren aurrean.
-PNV-EAJ, PSE-EE, PP: Lehengo zirkulazioa araubidea berrezartzeko.
-Gobernu Taldea: EHGAMen mozioa, Benedikto XVI.a Aita Santuaren preserbatiboaren gaineko azalpenen harira.