Herriko gazte independentistek zapatuko manifestaziorako deia egin dute

plaentxia_com 2009ko aza. 26a, 14:08

Bilboko Aita Donostiatik irtengo da 34 gazteen atxiloketak salatzeko manifestazio nazionala.

 
 
 
 
 
 
 
Herriko gazte independistak "proiektu guztien alde" zapatuan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. Manifestazioa, pasa den martitzenean Fernande Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako azken polizia operazioaren aurrean egingo da. Atxilotuen senideek ere etzirako deia egin zuten atzo Usurbilen emandako prentsaurrekoan.
 
Manifestazioa Aita Donostia plazatik irtengo da arratsaldeko 17:00etan, Proiektu guztiak, eskubide guztiak lelopean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.