Angel Bolunburu "Biribiltxo"ren argazkiez osatutako bigarren egutegia salgai dago

plaentxia_com 2009ko aza. 24a, 12:38

Angel Bolunbururen argazki zaharretan herriko jendea agertzen da.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
KontrargI Argazki Taldeak, Pil-pilean euskara elkartearekin elkarlanean, Angel Bolunburu "Biribiltxo" zenaren argazki zaharrak bildu ditu bigarren aldiz eta berauekin 2010. urterako egutegia osatu du. Bertan, 1930etik 1950ra bitarteko Soraluze eta soraluzetarrak ageri dira, zuri beltzean, noski. 
 
Hilabete bakoitzak argazki bat darama eta azaleko eta kontrazaleko argazkiak gehituta, hamalau dira egutegia osatzen duten argazkiak. Hiru euroren truke eskuratu daiteke (beherago adierazten diren lekuetan).
 
Argazkietan besteak beste, Osintxuko "Prueba Ciclista" eta kañoi fabrikako langiliak ageri dira, 1940 inguruan; zezenak ere bai, plaza zaharrian 1949 urte inguruan; eta baita Plaentxi eta Eibarko dantzariak eliza azpiko eskaileretan ere, 1935 urte inguruan; 
 
 
Biribiltxoren argazkiez osatutako bigarren egutegi hau eskuratu nahi baduzu, salmenta puntuak ondorengoak dira:  
Pil-pilean, Mari Mar harategia, Etxabe harategia, Txuritxu goxodenda, Iratxo goxodenda eta Estaziñoko Bodega.  
 
Egutegia zure denda edo lokalean saldu nahi baduzu deitu Pil-pileanera, 943 75 13 04 telefonora.