Berasaluze IX.ak eta Laskurainek ezin izan dute 22ra heldu

plaentxia_com 2009ko aza. 23a, 18:35

Futbolean erregionalek eta kadeteek irabazi egin dute; jubenilek ordea, galdu.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pilotari soraluzetarrak gertu euki zuen garaipena atzo Eibarko Astelenan. Tamalez, Berasaluze IX.arekin bikote, Aritz Lasa eta Zubietaren aurka 22-20 galdu zuten. Hurrengo partidua datorren barixakuan jokatu du Titin II.arekin bikote, Berasaluze IX eta Zubietaren aurka; Zaldibarko pilotalekuan izango da gabeko 22:15ean.
 
Futbola
Herriko futbol taldeei dagokionean, hirutik bik irabazi egin dute, erregionalek eta kadeteek; jubenilek galdu egin dute. 
 
Erregionalek 3-2 irabazi zioten Ilintxari eta eskuratutako hiru puntuekin sailkapenean zazpigarren daude 15 punturekin, liderra den Zumaiarengandik zortzi puntura. Gainera, datorren zapatuan Zumaiaren aurka neurtuko dira. 
 
Kadeteek ere asteburu ona izan dute Ikasberriri 3-6 irabazita. Nahiz hiru puntuak lortu, sailkapenaren buruan dagoen Lagun Onak nahiko urrun dute, 30 puntu ditu. Hurrengo partiduan Ilintxaren aurka jokatuko dute.
 
Bukatzeko, jubenilek 3-5 galdu zuten Aretxabaletaren kontra. Horrela, sailkapenean seigarren daude 8 punturekin; lehenengo Amaikak Bat dago, 27 puntu batuta.